Izaki berri bat jaio da.
Eta bere izena,
malum rex...
i

Kondairak dioen moduan, 1526. urte inguruan, leku honetan bertan, sagardogile zahar batek arrautza handi bat aurkitu zuen sagarrondo baten ondoan…
ii

Arrautza dinosauro batena zirudien, handia eta fosilizatua. Sagardogileak bere baserrian gorde zuen, zertarako ere ondo jakin gabe...
iii

Urte hartako uzta aparta izan zen eta sagardogile zaharrak Saurio arrautza egin zuen opari zoragarriaren erantzule. Hala, altxor preziatua baserrian ezkutatu zuen, oskolatik zein animalia aterako zain…
iv

Sagardogile zaharraren istorioei ez zien jaramonik egin familiak eta urteen poderioz ahaztu egin zituzten arrautza hark ekarritako poz eta onurak. Baina egun batean…
Izozteak nagusi ziren negu gordinean eta sagarrondoetan ez zen ez lore eta ez sagarrik ageri.
v

Arrautza bilatzeari ekin bazioten ere, alferrik izan zen. Inork ez baitzuen sagardogile zaharrak berekin eramandako gordelekuaren arrastorik.
vi

Arrautza ez zuten sekula aurkitu, baina arrautza egiazkoa izan zenaren froga argia bizirik da egun. Ahoz aho, belaunaldiz belaunaldi gugana iritsi den izendapena:
MALUM REX
vii

ONGI ETORRI MALUM REX-ERA,
LURRA PLANETAKO LEHEN SAGAR BAR-ERA.